Garai berri baten kondaira zabar batek dio
nolatan etxe txiki baten barnean
zazpi anai arreba bizitzen ziren
bata bestean zorionean.
Euren kabuz euren lan izerdiz bizi ziren
inor inoren arazo izan gabe
zazpi izanagatik bakarra zirela
norbera izanik norbere jabe.
Etxearen ondoan baziren bi jauregi
zein baino zen eder eta harroago
hizkuntz arrotzetan mintzatzen zirenak
onak baino gaiztoak gehiago.
Ikusten zutena
hartzen zuten beraientzat
batek anai zaharrenaren zerbitzua
besteak hiru anai-arreba txikien
emankortasan dizdiratsua.
Geure etxea
defendatzea
izan gaitezen bat
kondairaren beharrik izan ez dezagun
bakoitzak gurean behar dugu jardun.
Denbora disfrutatuz bizi zen etxe hura
lau anai gabe bakartia sentitu zen
indar berriz beste hiru anai haiek
gogor borrokatzera jo zuten.
Euskara zuten arma indartsu baita ere
mendera ezina zen elkartasuna
zazpiek batera lor baitzezaketen
soilik zazpien askatasuna.
Geure etxea
defendatzea
berriro guztiak bat
kondairaren beharrik izan ez dezagun
bakoitzak gurean behar dugu jardun
eta denok batera izan euskaldun.