Hire diztira dut maite
Anbotoko erregina
Mortal guztien gainetik
Hegan sua egina
Ta eutsi zan zeruan zehar
Eguzkia joan eta gero.
Libre
Izateko haiz jaioa
Mari
Ez zara izango niretzat
Nire ametsetan giñen
Biok tximisten lagun
Baina argi da hori zela
Soilik umeen ipuin
Ta eutsi zan zeruan zehar
Eguzkia joan ta gero
Lehiotik dut ikusi ekaitza
Ta pentsa bapatean
Hor sugar damatxoarekin
Gaur berriro larrutan
Libre
Izateko haiz jaioa
Mari
Ez zara izango niretzat